Eta niri, nolako gizartean bizitzea gustatuko litzaidake?

Ezinezkoa da lortzea gizarte bat non denok pozik bizi garen, baina amets egitea erraza da, eta niri beti esan didate nire ametsak egi bihurtzen sahiatzeko.

Niri gehien molestatzen dizkidaten gauzak errespetu faltak dira, ez ditut tolerazen. Beraz, errespetuann oinarritutako gizarte bat gustatuko litzaidake. Non inork ez du inor kritikatzen, arraza, kolore, itxura, sexu, orientitate edo desgaitasun bategaitik. Gizarte bat non guztiok eskubide berak ditugun eta inor ez dago besteen gainetik.

Beste gauza bat ez zaidana batere gustatzen, herrialde garatu eta azpi garatuen arteko desberdintasunak dira. Gu lasaitasunean bizi garen bitartean herrialde asko gerran daude, haien bizi-tokitik alde egin behar dabe gainera guk lepoa emateko. Gu edozein motatako erosotasunak lortu ahal ditugu eta beste batzuk ez dute urik bez etxean sukaldatzeko edo higiene apur bat eukiteko.

Horregaitik gustatuko litzaidake gizarte kontsiente bat izatea eta ez besteen arazoei begiratu ere ez egiten duen gizarte bat. Ez bakarrik besteen arazoak, badaude arazoak guri ere afektatzen digunak eta hala ere jendeak ez dituenak onartzen, adibidez berotegi efektua.

Badaude gauza asko aldatuko nituenak gizarte honetan, baina hauek dira nagusiak.

Niri gustatuko litzaidakeen gizarteari buruz hitz egiten egon nazenez Un mundo ideal abestia aukeratu dot, beti dalako momentu ona abesti hau berriz entzuteko.

“Estatuak du indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolioa”

Argi ikusi da kasu askotan poliziak indarkeria erabili egin duela, bideoak biralak izan ohi dira erabiltzen duten indarkeriarengaitik, gehien bat haien eskubieen aurka borrokatzen dutenen aurka, eta orain kuarentena dala eta zenbait bideo harrigarri ikusi ditugu.

Lehenik eta behin argitu nahi dut ados nagoela poliziek daukaten eskubide horrekin, baina ez zait gustatzen zelan erabiltzen duten. Argi dago kriminalak geldiarazteko indarkeria erabili behar dala kasu askotan eta horregaitik lortu izan dutela guretzako babesa nolabait.

Badakit kartxelan ere indarkeria erabiltzen dutela, gehien bat estatu azpigaratuetan, baina nahiz eta kriminalak izan, gizakiak dira eta kartxelan badaude haien zigorra jasotzen hari dira eta ez dute merezi tratu txarrak jasotzerik haiek ez badute arazorik eragin. Baina oraingoan beste gai bateri hitz egin nahi dut.

Kalean haien eskubideen alde borrokatzen dutenen aurka erabiltzen duten indarkeriari buruz hitz egin nahi dut. Badakit haien lana dela manifestazioak kontrolatzea eta askoz ere arrazoi gehiagogaz gobernuaren aurka bada, baina jendea protestaka hari bada zeozergaitik da eta horrela lortu dira gure gizartean aurrerapen garrantsitzuenak. Baina hori ez da kontua, jendea, polizien aurka hasten bada normaltzat ikusten dot poliziak erantzutea. Ez dodana ulertzen da jendea protestaka dagoanean indarkeria erabili barik eta haiek pelotak tirokatzen dutenean baita ere jendeari porrakin joten. Horrela jende asko hil egin da haiek haien eskubidengaitik borrokatzen zeudenean indarkeria erabili barik.

Hori ez da gauzarik txarrena, polizia askok haien kontrako ideologiaren aurka daudenei bakarrik erasotzen die. Cataluñan aireportuan jesarrita zeudenean inori eraso barik indarkeria erabili zuten, baten batek begia ere galdu zuen. Bestalde beste egunean eskumakoek egin zuten manifestazinoan Madrilen eta gainera konfinamendua saltatzen, polizia kotxeak pasatu ziren manifestazinokoei agurtzen. Erantzun bardina izan beharko lukete manifestanteen aurrean, haiek ere gobernuan aurka zeuden eta.

Ni politikaria banintz

Politikaria izetekotan herriko alkate izango neintike. Nire herritarren bizimodua hobetu nahiko nuke beste edozerren gainetik.

Beste inon edo estatu mailan aldaketak egin aurretik nire herria hobetzen saiatuko nintzateke. Beharbada barirudi herria nahiko ondo dagoela baina beti dago zerbait hobetzeko, bestela oraindela 50 urte moduan biziko geintike.

Klima aldaketa dala eta herriko leku guztietara, baita urrunetara ere, joateko bide gorria jarriko nuke. Bizikletak erabiltzen dutenei herrian zehar saritu, adibidez diru laguntzak emanez bizikleta elektriko bat erosteko eta leku guztietara nekatu barik joateko aukera emanez´. Bestalde, gehiago kutxatzen dutenei kutxatutako ordainarazi.

Beste aldaketa bat, herriko kiroldegia txiki geratzen da zornotzako guztientzat, horregaitik handiago bat egingo nuke. Zornotzako gazteei laguntzeko, haien negozioak zabaltzeko laguntza emango nieke, gazteek daukatu paro tasa handiena, beraz hasieran beharbada lokala dohainik itxiko nie eta diru nahikoa lortzen duten einean bueltan eskatu. Baserritarrei ere laguntza emango nie, jendeak bertako produktuak ekoizteko, kalitate hobeagoa dutenak eta kutxadura murrizten dutena.

Herriaren itxura hobetzeko abandonaturiko eraikinak botako nituzke eta zahartutakoei diru laguntzak eman edota zergak kendu bertako bizilaguneei eraikin konpondu ahal izateko. Helburua ez da bakrrik herria berriztutea baizik eta efizientzia energetikoa lortzea, bai aislamendu hobea jartzen edo fatxada aireztatua jartzen.

Aldaketa guztiak egiteko dirua lortu behar da eta gobernuak duen mou bakarra dirua lortzeko zergen bidez da. Argi dau danok ordaindu behar dituztela zergak, baina ezin diezu kendu dirua ez dutenei. Horregaitik ez dut ikusten bidezkoa bizitzeko lain dutenak eta gozekilik daudenak diru portzentai bera ordaintzea. Herritar guztien onerako begitzen badot, benetan behar dutenak babestuko ditut eta ez haien kabuz aurrera jarraitzeko aukera dutenak.

Etika ala morala?

Pasadan asteburuan, gobernuak 14 urte baino gazteagoak direnei heldu batekin kalera urtetzeko aukera eman zien. Coronavirusa dala eta normaltasun berri batera heltzeko lehenengo pausua izan baitzen. Kalera urtetzeko segurtusan neurri batzuk jarraitu behar ziren eta guraso askok ez zuten jarraitu.

Gehienak ez zituzten segurtasun neurriak errespetatu, distantziak, irteeraren iraupena, maskarillak, eta beste gauza asko beharrezkoak direla pandemia hau gelditzeko. Hori egiteko etika ala morala jarritu dute?

Nire ustez etika, morala jarraitzekotan arauak errespetatuko lituzketelako, gure gizartean arauak jarraitzea ondo ikusita dagoelako. Baina etika berriz pertsonalagoa da, gizartearen morala zalantzan jartzen du. Nire ustez etika hori jarraitu dutenak ez dira kontsiente egin dutenaren kontsekuentzia guztiena. Haiek haien seme-alaben poztasuna gainetik jarri dute, baita haiena ere.

Ulertzen dot aukera izanda kalera urten nahi izatea eta jendearekin topo egitea, baina ez dot uste ondo egin dutenik. Egin duten guztiagatik kuarentena luzatu daiteke, jende gehiago gaixotu eta arriskuan jarri. Ni neu naz lehenengoa kalera urtetzen txakurrarekin eta nire ahizta txikerrarekin baina segurtasun guztiak beti errespetatu izan ditugu eta ez da hain zaila.

Zelan coronavirusa zabaltzen joan dan:

Gizakion sexualitatea eta generoa

Genero-identitatea pertsona batek psikologikoki identifikatzeko edo bere burua definitzeko erabiltzen duen sexualitatea da. Bestalde, sexualitatea emozio sexualaren bilaketarekin lotutako fenomeno emozionalen, jokabidearen eta praktiken multzoa da. Fenomeno horiek modu erabakigarrian markatzen dute gizakia bere garapenaren fase erabakigarri guztietan.

Gizarte honek beti irakatsi izan digu gure genitalen arabera gure genero-identitatea definitzen dela, baina gaur egun jende asko lanean ari da ikuspegi orokor hori aldatzeko. Egia da, gehienetan gure genitalak gure genero-identitatearekin bat datozela, baina beste kasu batzuetan ez da hori gertatzen. Guk sortu edo eraikitzen dugu gure identitatea, eta bertan genero-identitatea baita sexualitatea sartu egiten dot. Badaude batzuk jaiotzetik haien genitalak gustuko ez dituztenak eta badaude beste batzuk, nahiz eta gustura sentitu haien genitalekin, ez daudela ados gizarteak imposatu dien genero-identitatearekin.

Horrelako kasu bereziak antinaturaltzat deritze batzuek, baina niretzako guztiz naturala da, haiek ez dute horrelaxe aukeratu holan sentitu baitute; gehiau da, antinaturala izango litzateke genero-identitate bat imposatzea. Bardina gertatzen da sexualitatearekin, antinaturala deritzote bi sexu berekoen arteko harremanak, ezin baitirelako erreproduzido, gero bisexualitatea “bizioa” dela diote, pansexualitatea ez dute ulertzen eta baten bat asexuala bada “arraroa da eta ez daki zer dioen”.

Edukazioak asko egiten du, inoiz ez badute azaltzen ohikoaz gain beste identitate eta seualitateak batzuk ere existitzen direla, zalantza asko sortu ahal ditu pertsonengan, gehien bat gazteengan. Nik ere nerabe moduan zalantza asko izan ditut, beti gustatu izan zaizkit mutilak baina aldi berean beti begiratu izan ditut neskak, hasieran neskak begiratzen banituen mirismen hutsa zela pentsatzen nuen, haien bezain politak izan nahi nuelako. Orain badakit neskak ere gustatzen zaizkidala, beraz bisexuala naz? Ba jendeari azaltzeko nire sexualitatea, hori da hoberen deskribatzen nauen terminoa, baina oraindik ere zalantzak ditut. Ez zait inoiz ez neska bat gustatu sentimentalki baina bai mutilak, neskak erakartzen naute baina bakarrik sexualki. Beraz, mutilak nahiago baditut eta ez bazait inoiz neska bat gustatu bisexuala naz??

Esan dudan moduan bisexual lez identifikatzen naz nahiz eta hori ere ez izan benetan ni identifikatzen nauena. Askok dinote hori heterokuriositatea dela, baina egia esateko badakit ez dela kuriositatea nik daukadana. Nahiko zalantzak izan ditut orain arte eta gustatuko litzaidakeena inori azalpenik ez emotea edo etiketa bat ez jartzea da. Ni Paule naz, neska bezela identifikatzen naz eta nire bikotea neska ala mutila den bardin zait.

Euskal kultura

Euskal kultura desberdina da, herri txiki honetako kulturak gauza desberdin asko eskeintzen ditu. Euskal Herrian badaude berezitasun batzuk beste nonbaiten ezin dituzunak aurkitu eta horrelako gauzek bereizten gaitu, gehien bat gauza guzti horien baturak.

Euskal kultura gehien bat ezaguna da bere hizkuntzagatik, Euskal Herria ezaguntzen duten guztiek badakite euskara hizkuntza berezia dela, Europan dagoenik hizkuntzarik zaharrenetarikoa da, ez dakigu bere jatorria eta gainera dagoenik hizkuntzarik zailenetako dela diote. Baina badaude beste ezaugarri batzuk, adibidez, euskal dantzak, euskal kirolak, auzolanak, gure astronomia, bertsoak, eraikinak eta euskal mitologia.

Nik txikitatik miretsi izan dodaz euskal dantzak, ikusten nituen bakoitzean dantzirietako bat izan nahi nuen. Orain dantzaria naiz eta asko guztatzen zait beste lekuetara joatea dantzan egiteko, polita izango litzateke beste kultura batzuetan euskal dantzak ikustea ere. Baina benetan beste kulturetara zabalduko nukeen zehozer bertsoak dira. Zailtasun handikoak iruditzen zaizkit eta politak. Beharbada euskal dantzak ez baina zihur nago bertsoak jende askori gustatuko litzaiekeela bertsoak, gainera edoizen hizkuntzatan egin daitezke eta edozein kulturatara moldatu.

Ez dakit zer ez nukeen beste kulturetara zabalduko, beharbada antzinan geneukan janzkera, ezin genuen gehiegi erakutsi eta burua estalita eroan behar geneukan. Orain hori aldatu egin da eta alde batera utziko nituen gauza bakarrak jarrera matxistak eta pentsamendu itxiak dira.

Miren Amurizak eta Maddalen Arzallusek haien amei dedikatutako bertsoak:

DISERTAZIOA: el futuro de la evolución

Textu hau eboluzioari buruz doa, gizakiak kontzientzia lortzeari buruz, kontzientzia horrek ekarri zigun pentsamendu kritikoari buruz, gure eboluzioak ekarri dituen erronkei buruz, gizarteko erronkei buruz.

Gizakiak eboluzionatzea kontzientzia ekarri digu eta kontzientziarekin bat pentsamendu zientifikoa lortu genuen, honek gar egungo eboluzioa bideratzeko ahalmena ematen digu, mutazio genetikoak lortzen eta bestelakoak. Nahiz eta lorpen handiak lortu, textu honek gure eboluzioak sortutako erronkak gainditzeko gai izango ote garen planteatzen digu. Biztanleriaren hazkundea kontrolatzea, desberdintasun sozioekonomikoak ezabatzea, garapen iraunkor eta bideragarri bati eustea eta habitat naturalak eta espezieak kontserbatzea dira gizateriaren erronka nagusiak. Guzti hauek gure eboluzioaren emaitzak baino ez dira eta textuak eskeintzan duen soluzio bakarra kontzientzia etikoa mundu guztian zabaltzea da.

Harrigarria da ikustea gizakiak ekarri dituen aurrerapen guztiak eta egindako lorpen guztiak, baina oraindik harrigarriagoa da lortutakoa lortzeko egin ditugun kalte guztiak. Tristea da ikustea zelan gure eboluzioa naturaren suntsipenarekin bat datorren askotan.

Gaur egun egoera berri bat bizitzen ari gara, ez da lehenengo pandemia munduan, baina bai gaur egun ditugun aurrerapen guztien laguntzarekin. Coronavirusa gai berria da eta jende guztia horri buru arduratuta dago, etengabe mundu guztia ari da horren inguruan hitz egiten beste arazo guztiak guztiz ahazten. Adibidez, gaixotasun larriago bat dago munduan egunero milaka ume hiltzen dituena eta bere izena gozea da, horrek coronavirusa baino soluzio errezagoa dauka. Ondo pentsatuz, nahiz eta kuarentenan egon bere alde positiboak ere baditu, coronavirusari esker kutsadura izugarri bajatu da, ibaiak, itsasoak eta kaleak garbiago daude, mundu guztian batu egin gara honeri aurre egiteko eta oharkabeko gauza txiki guztiak hautematen ditugu.

Beharbada guzti honen hoztean jendeak garrantsi gehiago emango die lagunarteko huneei, medikuak, erizainak, kale garbitzaileak edota etxean lan egiten egon direzen guztiei pandemia honetan laguntzeko, familiako kidei eta herriko jendeari. Danak ikas dezakegu holako esperientzietatik eta gehiago estimatzen ikasi ditugun gauza ez-material guztiak.

Beldurrak

Beldurra normala eta berezkoa da. Emozio guztien artean primitiboena. Gure garunean biologikoki dago beldurra eta arriskuak saihestea.

Beldur gara situazio batzuei ez direnak zertan gertatu behar, baina bakarrik horren inguruan pentsatzeak txarto sentiarazten gaituena. Nire beldur handiena sakonerak dira, eta ozeanoa generalean. Niri berez asko gustatzen zait olatuekin jolastea eta surfean ibiltea, baina nire burua itsasoan ikusten dodanean urez inguratuta besterik ez, negar egiteko gogoa sartzen zait. Hain handia da nire beldurra bakarrik egoera imaginatuz oso txarto jartzen nazela.

Beldurren indarra hain handia da, bakarrik egoera imaginarioekin pertsonak batek asko sufrit ahal duela, eta egoera hori ez da zertan gertatu behar bez.

Batzuk ez dituzte beldurrak gainditu nahi, baina nik behintzat nire beldurrak gainditu nahi ditut, ez dot gure nire beldurren kontrolpean egon nahi itsasora igerian noan bakoitzean. Bakoitzaren aukera da beldurrei aurre egitea, baina argi dau denok ez gaudela prest hain txarto pasarazten gaituen zerbaiti aurre egiteko.

Metafisika eta Jainkoa aztertzeko

Jainkoa ulertzea ez da gauza erraza, ulertaezina da gu bezalako izaki mugatuentzat.

Mundu guztiak ez du Jainkoarekiko iritzi bera eta horren arabera bost jarrera edo teoria berez ditzakegu:

Ateismoa: Ateismoa, jainkoen existentziaren sinesmenaren gabezia da, ateismoa da, zehazki, jainkorik ez dagoela defendatzen duen jarrera. Teismoaren aurka dago, bere erarik orokorrenean jainko baten existentziaren sinesmenaren aurka dago.

Teismoa: Jainkoaren existentzia afirmatzen duen jarrera da, Jainko hori munduaren sortzailea da gizakiak gidatzen dituena eta gure patuaz arduratzen dena. Teismoa teologia arruntetik oso hurbil dago, baina ez dator bat, sei egunetan munduaren sorrerari, Jainkoaren hirutasunari eta abarri buruzko elezahar generoaren ageriko premiak ukatzen ditu.

Deismoa: Jainkoaren existentzia onartzen du baina forma impertsonal batean. Arrazoimenaren eta esperientzia pertsonalaren bidez Jainkoaren eta haren existentziaren eta izaeraren sinesmena duena, erlijioak, errebelazioak, fedeak edo tradizioak bezalako elementu komunen bidez egin beharrean.

Agnostizismoa: ez du Jainkoaren existentzia ukatzen ezta baieztatzen. Ez da gai frogatzeko Jainkoaren existentzia, giza adimenarentzat eskuraezina baita erantzun horiek bilatzea. Bere burua «agnostikotzat» jotzen duen pertsona batek Jainkoaren existentziari buruzko iritzirik ez duela dio, aldeko edo kontrako behin betiko ebidentziarik ez dagoela uste baitu.

Panteismoa: Jainkoa errealitate fisiko bat da eta ez mundu honetatik harago dagoen mundu batekoa. Doktrina filosofiko honek unibertso osoa, natura eta Jainkoa gauza bera direla baieztatzen du.

Etiketak

Gobiernu patriarkatu honek imposatu dizkigun roletatik aparte beste gauza batzuk ere badaude. Mundu guztia ez da heterosexuala, mutil guztiak ez dira maskulinoak, ezta neska guztiak femeninoak, identitatea ez doa beti sexuarekin bat; imposatutako ideietaz gain ere beste errealitate batzuk daude.

Kolektibo honek ezagutzera eramateko etiketak sortu ziren. Adibide ohikoenak LGTBIQ+ kolektiboak errepresentatzen dutenak dira, eta oso beharrezkoa ikusten dot jendea konturatzea hauek ere existitzen direla. Hasieran batzuei zaila egiten zaie beti ezagutu duten gauzetaz aparte dauden gauzak ikustea, beraz normaltzat ikusten dot etiketak jartzea jendeak jakin ahal izeteko zer diren.